Bostehunen Kontseilua
Itxura
Bostehunen Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Behe ganbera, elected legislative house (en) eta legealdia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1795eko irailaren 23a |
Ordezkatzen du | Konbentzio Nazionala |
Desagerpena | 1799 |
Bostehunen Kontseilua (frantsesez: Conseil des Cinq-Cents) Frantziako Lehen Errepublikako Direktorioko bi biltzar legegileetako bat izan zen; Zaharren Kontseilua zen bestea. Thermidorko Konbentzioak onartutako III. urteko Konstituzioaren bitartez sortu zen, 1795eko abuztuan, eta urte bereko irailaren 23an jarri zen indarrean. Bostehun partaideak zuzeneko hauteskundeetan aukeratzen ziren eta urtero berritzen zen ganberaren herena. Tuileriak jauregiko Salle du Manége delakoan egon zen egoitza 1798 arte; urte horretan, Palais Bourbonera lekualdatu zuten. Legegilea zen, eta Bostehunen Kontseiluaren erabakiak Zaharren Kontseiluak berretsi behar zituen. Brumaireko estatu-kolpearen ondoren, Napoleon Bonapartek desegin zuen Bostehunen Kontseilua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/12/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.